“Zelaieta” Pizza

Osagarriak:

Pizza basea

Mozarella

Tomate frijitua

Tomate naturala

Gazta “raiatua”

Kalabazina

Tipula

Arrautza edo piper berdea( edo biak)

Suposa dezakedanez, helduoi barazki ugari jateak ez digu batere axolarik, bizitza osasuntxuagoaren esperantzetan. Baina etxeko gaztetxoenak hainbeste aza, azalore, kalabaza, kalabazin eta piper artean azkenean aspertu xamar egon ez daitezen, gehienek gustuko duten pizza egiteko aukera dakarkizuet orain. Guk aspaldidanik egiten dugu pizza hau etxean, baina orain “Zelaieta Pizza” bezala bataiatu dugu, lehengoak zeramatzan osagarri berdinak eramanda ere, oraingoak zapore handiagoa lortu baitu. Gure otarraren naturaltasun ekologikoari eman behar dizkiogu eskerrak noski.

Horrela egiten dugu gure “Zelaieta pizza”:

Lehenik eta behin, eta lan gehiegia ez hartzeko, pizza basea erosi egiten dugu. Ez ditut hemen marka komertzialak emango ugariak baitira eta erraz aurkitu baitaitezke. Guk errektangeluarra den bat erosten dugu, eta horrela bakoitzak bere erdia banatzen du. Badakizue, batek piperra gustuko izan dezakeelako eta besteak ez, adibidez.

Behin, basea zabaldu ondoren, aurretik etxean prestatutako tomate frijitua ipiniko diogu. Pisutxuegia izan ez dadin guk ez diogu gehiegi jartzen. Basea “zikinduko” dugula esan daiteke. Gero mozarella, hau bakoitzaren arabera. Ondoren, tipula erdi bat banatzen dugu pizza guztitik. Erdi pareko tomate bat hartu eta hau ere zabaldu ondo. Kalabazin zati bat hartu eta zati txikiegiak egin gabe jarri hau ere. Zati txikiegiak egiten badituzue, hainbeste osagaien artean, kalabazinaren zaporea ez nabaritzeko arriskua baitago. Eta azkenik gazta gustuko baduzue, zabaldu hiru gaztadun poltsa baten erdia. Ta lixto!

Ah ez! Azken komeria falta zaigu. Guk beti gure osagai kuttuna izaten dugu, baina bakoitzak berea, nik piper berdea dut maite, eta nire bikoteak arrautza. Beraz, bakoitzak bere erdia errespetatuz, hauxe gehitzen dio “toke pertsonalizatua” emateko.

Bukatzeko, labea 5-10 minutu lehenago berotu pizza sartu aurretik, eta ondoren 180º ingurutara ipiniaz 15 minututan, bakoitzaren labearen arabera, egina egon beharko luke. Guk,azken minututan, “grill”a pizten dugu, goitik “kurruxkatu” dedin. Eta orain bai, lixto!

                                                                            “On indizuela!!”

Taldearen bisita Zelaietara

Piskatxo bat itxoin behar izan dugun arren, hementxe dauzkagu Zelaieta baserrira egindako bisitan ateratako argazkiak. Argazkiak aurkezpen modura prestatuak daude.

Beheko argazkian sakatuta zuzenean ikusi ahal izango dituzue. Argazkia sakatuta ez badabil erabili argazkiaren azpiko helbidea.

Esker mila Leire, Haritz eta Ekiri beraien pazientziagatik. Oso gustora egon ginen beraiekin Itziarren.

Eskerrik asko Aitzbitarte K.T. sortzen dugun guztion partez.

             http://pf.kizoa.com/sflite.swf?did=2008179&k=P169534498&hk=1