JARDUNALDIAK: Lorabarri Astea (Aramaio)

Add your thoughts here… (optional)

Basherriak [Hasiera]

egitaraua

View original post

Advertisements

Basherriak [Hasiera]

Traktorea_Arraztalo
Arraztalo Elkartea Oiartzungo gaixo psikikoen elkartea da eta, besteak beste, gaixo psikikoen lan-integrazioaren sustapenean dihardu.
Arraztalok abenduaren 12an finantziazio kolektiboko kanpaina bat martxan jarri du. Helburua: zuen laguntzaz traktore bat erosteko adina dirua lortzea. Horrela, baratzetan landatzen diren barazki ekologikoen kalitatea eta kantitatea hobetzeaz gain, barazkiak zuzenean erosten digun Arraztalo kontsumo taldearen partaide kopurua igo genezake. Azken finean, gaixo psikikoen lan-integraziorako proiektuari nolabaiteko egonkortasuna eman nahi zaio, bere baliabide eta azpiegitura propioak eduki ditzan.
Zuek ere hau lortzen lagundu dezakezue!
Egiten duzuen diru ekarpenen truke barazki saskiak eta sagardo botilak banatuko ditugu.
Segi irakurtzen…

View original post

Basherriak [Hasiera]

Abenduak 11 eta 12rako fruitu txikiei buruzko ikastaroa antolatu dugu.

SERIDAkoa den Juan Carlos Garcia etorriko zaigu Ahabia, mugurdia, masusta, ander-mahatsa eta marrubien laborantzari buruzko teknikak azaltzera. Ikastaroa 10 ordukoa izango da (7 ordu teoria + 3 ordu inausketa-praktika). Teoria emateko Goizane eraikina (Zaldibia) aprobetxatuko dugu eta praktikak Nahera Haundi baserrian (Abaltzisketa) egiteko asmoa daukagu.

Animatu ze oso ikastaro interesgarria izango da!

 

Informazio osoa ikusteko egin klikhemen, edo 

View original post 128 more words