Aitzbitarte kontsumo taldean sartu nahi duzu? / ¿Quieres entrar en nuestro grupo de consumo?

Gure kontsumo taldean sartu nahi izanez gero hemendik gutxira daukazu aukera. Urritik aurrera otarra jasotzen hasi zintezke nahi izanez gero. Ordurate nola funtzionatzen dugun jakin nahi baduzu eta informazio guztia jaso nahi izanez gero, bi aukera dituzu:

1- Bidaliguzu posta elektronikoa gure helbidera aitzbitarte.kt@gmail.com eta galdetu bertan nahi duzuna.

2- Pasa zaitez gure banaketa puntutik edozein astelehenetan 19:30etan eta bertan ikusi dezakezu nolakoa den jasotzen dugun otarra eta nolakoa garen.

Hemen uzten dizugu pdf bat gure funtzionamenduarekin eta esan bezala, edozein zalantzaren aurrean galdetu lasai.

Aitzbitarte Kontsumo taldea

———————————————————————————————————————————-

8458259795_2c7851de41

Si quieres formar parte de nuestro grupo de consumo, dentro de poco tendrás ocasión de hacerlo- A partir de octubre podrías empezar a recoger tu cesta semanalmente. Si mientras tanto quieres saber como apuntarte y como funcionamos tienes un par de posibilidades:

1- Mándanos un mail a aitzbitarte.kt@gmail.com y pregúntanos lo que quieras.

2- Pásate por nuestro punto e recogida cualquier lunes hacia las 19:30 y podrás ver tanto la cesta como el grupo que somos.

Aquí os dejo un pdf con nuestro funcionamiento. Lo dicho, cualquier duda preguntad sin problema.

Gr. de consumo Aitzbitarte

Advertisements

Ekologikoa? Hil eta gero ere!

Ekologikoa izateko garaiak hil ondoren gerta daitezkeelako, hemen duzue Pariseko feria batean aurkeztutako hilkutxa biodegradableen multzoa. Egun handirako aukeratu al duzue gustukoa?

Kartoiez egin dituzte eta 150 ordutan desegiten dira. Egileen kalkuluen arabera ohiko hilkutxa egiteko zuhaitz bat behar da. Material beraz 100 biodegradable egiten dituzte, hondakinak berziklatu eta CO2 igorpenak gutxiagotzen dira.

Hala izanik neronek urdina aukeratu dut eta zuk?

Jatearen arriskuak

ARGIA aldizkariaren 2286.zenbakian azaldu zen erreportai hau.

Janari faltarik ez dugunoi, jaten duguna bihurtu zaigu problema. Otordu bakoitzean substantzia kimiko kutsagarriak sartzen ditugu gorputzean; mokadu batek ez digu kalte egingo, baina substantzia horietako asko luzaroan geratuko direnez gure organo, ehun eta zelulei itsatsita, zenbatgarren mokaduaren ondoren ordainduko du faktura gure osasunak? Elikadura-industria handiaren metodoek eta araudi bigunegiek daukate errua, askok salatzen dutenez.

Egilea eta Iturria: ARGIA aldizkaria

Dieta orekatua

Dieta kontzeptua eboluzionatzen joan da eta garai batean orekatutzat hartu dena ez da hain orekatua egun.  Dieta gurpilak, piramideak… eta azkenik platera ezagutu dugu.

Informazio gehiago eskuratzeko klik egin irudiaren gainean.

Babarrun bilketa

Aiztbitarte K.T. eta Zelaieta baserriko gure ekoizleen artean, babarrun bilketatxoa egiteko ekimena antolatu dugu. Aukera ona izan daiteke hau, talde iarduera bat egin eta era berean taldean zeuden, sartu berri diren edota sartzekotan dauden guztiak baserrira gerturatzeko. Norbaitek interesa balu gu ezagutzeko ere, anima dadila.
EGUNA: Urriak 20, Larunbata
Ordua: Erabakitzeko
Lekua: Itziar, Zelaieta baserria.

Aurrekotan egin dugun moduan, denok elkarrekin joateko irteera puntu bat erabakiko genuke eta horrela inor ez litzateke galduko. Ordua eta irteera puntua datorren astean otarra jasotzean erabakiko litzateke. Abixatuko dudu.